Berrerabilpenaren katea (ekonomia zirkularra)

Bigarren mailako soldadura eta galdaragintzako ikasleek, Manex Arizmendik, Unai Elgarrestak, Aitor Merinok eta Ander Perezek, Iban Arocena irakaslearen laguntzarekin, ekonomia zirkularrari buruzko lehiaketa batean parte hartu dute, eta 1.500 euroko saria jaso dute.

Lanbide Heziketak paper garrantzitsua jokatu behar du Ekonomia Zirkularrean, Europar Batasunak hondakinentzako jarduera-esparru berri gisa aurkezten diguna.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak "Ekonomia Zirkularra modelatuz" lehiaketa jarri du abian, ikastetxe bakoitzeko ikasle talde batek ildo horretako trebetasunak erakuts ditzan.

Emaitzak alderdi ederren ikusgai egongo dira azaroaren 18tik 24ra bitartean, Hondakinen Prebentziorako Europako Astean (EWWR- European Week for Waste Reduction).

Proiektu honen helburu nagusia gizartea eta ikasleak orokorrean sentsibilizatzea da, hondakinen sorrerari lotutako arazoa, honela hondakinen sorkuntza saihestu. Honerako eskultura bat sortu dugu aurreko helburuak aipatuz eta ekonomia zirkularra ezagutarazten.

Proiektu hau aurrera eramateko, hainbat metodologia erabili ditugu hain zuzen ETHAZI/IDEAL, honek pausoak identifikatzen lagundu digu. Lehenengo pausoa arazoa identifikatzea eta informazioa bilatzea izan da. Honela, gure inguruan dauden arazoetaz ohartarazi genezake eskultura baten bidez. Gero, diseinu desberdinak egin ditugu eta behin danak aztertuta, aukeratu eta fabrikatu da gehien konbentzitu gaituen aukerak.

Produktu honen fabrikazioa erabilpen gabe zeuden produktuak berrerabiliz (katea eta erlojua). Perimetroan jarrita dauden hitzak, 3D inprimagailu batekin inprimatu dira, bobina birziklatu batekin. Hitz horiekin elkartua, hurrengo esaldi hau ere inprimatu genuen: “Hondakin bihurtu baino lehen, zenbat bira eman ditzake erosten duzun produktu batek?” ikuslea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko asmoarekin.