DBh 2ko ikasleen Elkartrukea PAU - JURANÇON (FRANTZIA)

Beste urteetan bezala, Jurançon - Pau aldean ibili gara La Salle Saint Joseph Ikastetxeko ikasleekin elkartrukea egiteko. Elkartrukeari hasiera emateko eta gure lagun berriak ezagutzeko Lescar-eko bolatokian egin genuen arratsalde pasa.

Asteartean Pau-Lacq-Orthez Saskibaloi taldearen entrenamendua ikustera joan ginen eta arratsaldean, berriz, Lourdes ezagutu dugu. Asteazkenean Bétharram-eko haitzuloak ikusi eta, azkenik, ostegunean Pauen barna ibiliko gara. Henri IVren  gaztelua ezagutu eta Arte Ederren museoan, bisita egin eta gure artelan propioak egingo ditugu.

Familiekin eta gure lagun berriekin giro ederra izan dugu. Maiatzean gure artean izango ditugu Andoainen.