Zuhaitz eguna

Gaur goizean, martxoak 2, LH 5.mailako ikasleak zuhaitzak landatzera joan dira Andoaingo Comaq enpresa gunera. Bertan astigarra, lizarrak, urritzak, pagoa...zuhaitzak landatu ahal izan dituzte.

Landatu ondoren, txosten bat bete dute ikasitakoa gogoratuz eta amaitzeko, hamaiketako bezala, laranja edo sagarra jateko aukera izan dute.
 
Goiza era berezi batean pasa dute eta oso pozik bueltatu dira handik. Hemendik aurrera landatutako zuhaitza zaindu beharko dute!!