Zikloak - Jarraipenak erdi mailan

2017/10/18

Erdi mailako zikloetako ikasleak erabat murgilduta daude dagoeneko Ethazi testuinguruan eta erronketan. Aste honetan taldeen eta ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko momentua izan dute. Irakasle taldeek bilerak egin dituzte ikasle talde guztiekin eta taldeen eta partaideen eboluzioaz aritu dira. Hobekuntza arloak eta konpromezu zehatzak ere adostu dituzte.

Hiru urte dira erdi mailako zikloetan Ethazi izena hartu duen testuinguru berri batean gabiltzala, eta ikasleak zein irakasleak oso pozik daude. Ikasketa prozesuaren oinarria ikasleek ebatzi beharreko erronkak dira eta hainbat gaitasun lantzeko diseinatutakoak dira.

Pixkanaka hasi dira aldaketak iristen eta bakoitza hasi da bere ibilbidea egiten. Zorionak eta animo.

 

 

 

Partekatu