Zikloak - Dual 17_18

2017/07/01

LSBko ikasle talde berria enpresan lanean

DUAL formazioak ikas-ekinezko erregimenean , Lanbide Heziketari  loturiko titulu bat lortzea suposatzen du, heziketa eta ikaste prozesu bidez, ikastetxean eta enpresan garatzen dena. Ikasleak enpresarekin prestakuntza eta irakaskuntza kontratua edo beka sinatzen du eta, denbora berean, La Salle Berrozperekin erlazio akademikoa mantentzen du.

Ikas-ekinezko formazio eredu honek ikasketa prozesuaren zati batzuk enpresara bideratzen ditu, horrela enpresa, ikasleen ikasketa prozesuaren ezinbesteko eragile bihurtuz. LSBn emandako formazioa eta enpresan lortutakoa lotzea ahalbidetzen duen eredua da gaitasun tekniko eta transbertsalak edo sozialak hobeto integratuaz.
 
Ekainean  LSBko 33 gazte hasi dira, Lanbide Heziketa Ziklo guztietako ikasleak, beste hainbeste enpresetara 2018ko ekainera arte lanean egoteko. Iazko ikasturtean Dual formazioan parte hartu zuten 27 ikasletatik, 16ri kontratua berritu diete eta enpresan lanean jarraitzen dute.
  

Partekatu