Zikloak - "db Sariak" lehiaketan txapeldun

2017/05/14

Asteburu honetan db Don Bosko sarien VII edizioa ospatu da eta La Salle Berrozpeko ikasleak irabazi egin du Kantxapp proiektuarekin.

Zorionak Jorge! 

Jorge elektronikako ikaslea da eta aurten egin duen Kantxapp proiektuak kirol gune publikoen ustiapenari eta kirolari orientaturiko sare sozial bat egitea du helburu.

Aurreko edizioetan bezala, zentru ezberdinen artean buruturiko proiektua da eta bertan Zubiri Manteo ikastetxeko Iker Izaguirre ikasleak ere hartzen du parte. 

Jorge eta Iker ikasturte honetan buru belarri aritu dira proiektu honekin eta txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute. Oraingoan lehenengo saria lortu dute.

ZORIONAK!!

Partekatu