Zaharren egoitzara bisita

Zaharren egoitzako aste berezia ospatu dugu gaurkoan.

 

Urtero egiten den moduan, aurten ere, 3.zikloko ikasleak zaharren egoitzara joan dira bisitan helduen astea ospatzera. Gaurkoan, emanaldi ikusgarri batekin, bertan egon diren guztien irribarreak, algarak eta doinu alaiak ateratzea lortu dute. Bertan dantzak eta mota guztietako instrumentuak jo dituzte xilofonoa, txirula, kitarra…

Musikari eta dantzari ezin hobeak ditugu geure ikastetxean!! Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik!!