SpainSkills 2017 Txapeldunak

2017/03/04

Iker Borde ikaslea eta Xabier Puertas irakaslea SpainSkiils lanbide heziketako olinpiadetan txapeldunak izan dira CAD Diseinua kategorian. ZORIONAK!!

SpainSkills estatu mailako lanbide heziketako olinpiadak dira. Bertan espezialitate ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute kategoria ezberdinetan. Aurten Madrilen ospatu da txapelketa eta kategoria bakoitzean aldez aurretik beren autonomia elkartean irabazle izan diren ikasleak lehiatzen dira.

Laugarren aldia da LSBko ikasle bat bertara joaten dela Euskadi ordezkatuz, lautik lau:

2017: Iker Borde

2015: Iker Rodriguez

2013: Andoni Portillo

2011: Gaizka Dominguez

Irabazleek urrian World Skills munduko txapelketan partehartzeko aukera izango dute, eta ziur gaude, aurrekoetan bezala, esperientzia ezinhobea izango dela Ikerrentzat eta Xabierrentzat.

ZORIONAK BIOI!!

 

 

Cabecera
imagen: 

Partekatu