Soldadurako ikasleen azken erronka

 Erdi-mailako Soldadura eta Galdaragintzako lehen promozioko ikasleek fin jarraitzen dute euren ikasketekin. Burutu duten azken erronkan aukera librea eman zaie nahi duten produktua sortzeko, hagaxkekin forma desberdinak lantzea zutelarik kondizio bakar gisa. Ekipo desberdinek oso gauza politak eta erabilgarriak egin dituzte, esaterako aldi berean esekitokia eta aterki-ontzia den produktu bat, txorientzako kaiola bat edota irudian ikusten den taldeak burutu duen moduko banku elegante bat.