Sarbide Probarako Ikastaroa - Izena ematea

Epea uztailaren 20ean amaitzen da

2016-2017 ikasturtean, goi-mailako heziketa zikloak egiteko sarbide froga prestatzeko izen ematearen epea zabaldu da. 

Epea uztailaren 11etik 20ra izango da eta izena ematea ikastetxeko idazkaritzan egin behar da. 

Sarbide proba, goi mailako edo erdi mailako ziklo bat egiteko aukera ematen duen azterketa bat da eta La Salle Berrozpe ikastetxean bertako irakasleekin azterketa prestatzeko aukera eskaintzen dizugu. Azterketa gainditzen duenak hurrengo ikasturtean ziklo bat egiteko aukera izango du. 

Urrian hasi eta otsaila bitartean astean bi egunetan eta arratsaldez izaten dira klaseak; otsailetik aurrera, azterketari begira, hirugarren egun bat gehitzen dugu. 

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu honako telefonora 943590557 (Iñaki Aranburu) eta argituko ditugu zure zalantzak. 

 Aukera paregabea daukazu.