Santa Ageda eta Inauteriak ospatzen

Ostegunean, otsailaren 4ean Santa Ageda eta inauteriak ospatu genituen. Goizean,  lehen hezkuntzako lagunak hurbildu ziren haur hezkuntzara eta horrela, txikienek egun hontako abestiak entzun eta gozatzeko aukera izan zuten. 

Arratsaldean aldiz, mozorrotu eta inauteriei hasiera eman genien. Munduko herrialdeak izan zen aurten aukeratutako gaia: eskimalak, mexikarrak, indioak eta masaiak ziren gure txikiak. Talde bakoitzak bere danrza aurkeztu zuen eta bukatzeko, lehen hezkuntzako ikasleekin batera taldeko dantza bat egin genuen. Primeran pasa genuen denok!