PSIKOMOTRIZITATEA ETA DOMAN BRAKEAZIO ESKAILERA

Psikomotrizitateak umearen eremu guztietan lantzeko aukera ematen digu; afektibitatean, motrizitatean eta kognizioan.

Mugimenduaren bidez haurraren garapen fisiko, psikiko eta soziala lortzea du helburu.

Gela berezia daukagu eta astean behin joaten gara.

Zertarako?

  • Norbera ezagutzeko eta onartzeko.

  • Portaera (jokabidea) egokitzeko.

  • Norberaren autonomia garatzeko.

  • Barne sentimenduekin bat egiteko eta mugimenduaren bidez horiek adierazteko.

 

Psikomotrizitatea eremu hauek lantzen ditu:

  • Gorputz eskema.

  • Lateraltasuna.

  • Gorputzaren jarrera.

  • Erlaxazioa.

  • Arnasketa.

  • Espazioa eta denbora.

  • Mugimenduaren koordinazioa, bai orokorra bai atalkoa.

 

Hau lortzeko haurrak hiru gunetik pasatzen da: 

  1. Gune sensomotora (mugimendua da bat-bateko jarduera)

  2. Gune sinbolikoa

  3. Komunikazio gunea.