PROYDE-PROEGA. NEPALERAKO PROIKETU BERRIA

 Salletar beste GGKEekin koordinatuz, lurrikarak kaltetutako pertsonen aldeko larrialdi proiektu bat irekitzea erabaki dugu PROYDE-PROEGAn.

Eta 25 urte hauetako ibilbideari jarraiki, dei egiten dizuegu Proegaren bazkide, boluntario eta ongile guztioi eta, orobat, La Salle hezkuntza elkarteetako lagun guztioi, Nepaleko herritarrekin solidario izatera. Eskain diezaiogun gure laguntza arautua aurrera egin nahian den populazio sufrituari, Nepaleko gobernuaren eta herrialdean diharduten erakundeenarekin batera.

Salletar GGKEek ez daramagu ekintzarik herrialde honetan eta La Salleko Anaiak ere ez daude presente Nepalen. Horregatik, jarriak gara harremanetan beste larrialdietan elkarrekin lan egin dugun, eta Nepalen ere diharduten, zenbait erakunderekin, eta Nepaleko Caritasekin.

Salletar GGKEek jasoko dugun diru-laguntza erakunde hauetakoren baten bidez bideratuko dugu, birgaitze eta berreraikitze fasean, herrialdearen hezkuntza-beharrei zuzenduz, proiektu jakin baten bitartez.

PFEZ Aitorpenean desgrabatu ahal izateko garrantzizkoa dugu laguntza ematen duenaren datuak jasotzea.