Proiektuak DBH-n

Herriaren aurrean flashmob bat dantzatuz amaitu genuen festa giroan.

Aurreko astea berezia izan zen DBHko etaparentzat, izan ere, DBH osoa proiektuetan buru-belarri murgildurik egon ginen. DBH1 eta 2koak –KEMONAK sortzen eta ondoren bilatzen aritu ziren herrian zehar. DBH3-4ko ikasleak aldiz, kontzientzia ekologikoaren inguruan hausnarketak egiten aritu ziren udalari eskaera bat egiteko,  eta herriaren aurrean flashmob bat dantzatuz amaitu genuen festa giroan.