Poloniako irakasle talde baten bisita

 Aste honetan irakasle talde bat Tknikan (Lanbide Heziketarako Ikerketa Zentruan) egon da berrikuntza pedagogikoa dela-eta prestakuntza jasotzen eta tartean gure ikastetxea bisitatu dute.

Asko gustatu zaie Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxean martxan jartzen ari garen eredua eta harrituta geratu dira ikasleen proiektu ezberdinen garapen maila ikusita.

Gure ikasleek ere aprobetxatu duten bisita eta beraien azalpenak ingelesez eman dizkiete. Erronka polita izan da beraientzat ere.