Pastoraltza

La Salle-Berrozperen jatorrizko intentzioa Ebanjelizatzea da, Elizarena bezalatsu.

La Salle-Berrozpek leial jokatu nahi du La Salleko Joan Bautistak eta Ama Kandidak sorturiko institutuen helburuarekin: “giza- eta kristu-hezkuntza ematea”. Horren arabera, hezkuntza-zeregin osoa da ebanjelizatzea, maila ezberdinetan egiten bada ere. Zeregin horren muinean egongo litzateke askatasunezko Jainkoarekiko topaketa eta topaketa hori ospatzea. Azken hori izango litzateke Pastoraltzaren berezko esparrua.

Partekatu