Orientazio akademikoa: Villabona eta Lasarte-Oria

 DBH eta gero, zer egin?

Lelo honekin antolatu ditugu orientazio saioak inguruko herrietan, ikasle eta beraien familien kezkei erantzun eta geure eskaintzaren berri eman asmoz.

Apirilak 16, osteguna, Villabonako Udaletxeko "Balio Anitzeko gelan" izango gara arratsaldeko 18tatik 19:30tara.

Apirilak 17, ostirala, Lasarte-Oriako "Manuel Lekuona" Kultur Etxean ordutegi ber-berean.

Jakinda zenbat galdera eta zenbat kezka izaten den etorkizunerako erabaki zuzenak hartu beharragatik, banakako aholkularitza, atentzio pertsonalizatua eskaini nahi diegu inguratzen den bakoitzari.

Zatoz geure Batxilergoak ezagutzera.

Bestela, berriz, geurekin harremanean jartzeko telefonoa hauxe duzu: 943 590 557