Orientazio akademikoa DBHko 4. mailan

Hainbat bilera egin dira bai ikasle eta baita gurasoekin ere.

 Azken aste hauetan DBH 4. mailako orientazio akademikoaren inguruan hainbat bilera egin dira bai ikasle eta baita gurasoekin ere.

Bertan Erdi mailako eta Batxilergoko modalitateei  buruzko informazioa helarazi zitzaien : modalitate bakoitzeko ikasgaiak, unibertsitatera eta goi mailara begira dauden irteerak…

Horretaz gain, guraso ordezkariekin bilerak egin genituen geletako gora-beherak jakiteko eta konpontzeko asmoz.