Nazioarteko harremanak

 Nazioarteko harreman egitasmoa gauzatuz, Austriako Gratz hiriko GIBS ikastegiko ikasle talde bat iritsi berri da eta Batxilergoko 2. mailako ikasleek egin die harrera beren etxeetan.

Egunotan, Euskal Herria, euskal kultura eta hizkuntzaren berri izan eta geure ikasgeletan integratuko dira beren ikasketak jarraitzeko.

Donostia, Bilbo, Hendaia, Hondarribi edota Zarautza egingo dituzten txangoez gain, beraientzat aberasgarri ere ba da geure ikas-sistema ezagutu eta bertako ikasgeletan ikasle moduan parte hartzea.

Ongi etorri izan bitez eta beren esperientzia aberasgarri izan dadila beraientzako bezala geuretzat ere.

Datorren udaberri hasieran joango dira geure ikasleak Gratzera.