Nazioarteko harremanak

 Zortzi egun Austriako Gratz hiriko "Gratz International Bilingual School"-en igaro ondoren, balantzea egiteko garai da.

Honela azaltzen dute ikasleek esperientziaren balioa eta egunotan bizitakoa:

"Egia esan beldur pixka batekin iritsi ginen eskolara, baina oso jator jaso gintuzten hiru egunez eta hango ikasleak bagina bezala sentitu ginen. GIBSeko ekipamendua modernoa zen eta klaseak oso ondo antolatuak zeuden, horrez gain, eskolako giroa oso ona zen: ohiko ekipamenduaz gain, sofak eta futbolinak laguntzen baitzuten. 

Nahiz eta hango ordutegia zearo ezberdina izan pixkanaka pixkanaka moldatzea lortu genuen. Hala ere, hango jakien ohiturak ez dira hemengoak bezelakoak, beraz hasieran kosta egin zitzaigun haietara egokitzea.

Pertsonalki ingelesean nahiko hobekuntza sentitu dugu; izan ere, bertan ingelesa beharrez ikasi behar duzu eta horrek bultzatu gaitu gehiago erabiltzera. 

Azken finean esperientzia oso polita eta ahaztezina izan da. Familia eta hau aurrera ateratzen lagundu duten irakasleei eskerrik asko."

Ainara Paredes eta Markel Iruin.