Mendi topaketa arrakastatsua

Joan  den igandean ikastetxeko familia, ikasle, irakasle eta lagun talde bat Bilbo inguruko La Arboleda izeneko mehategiak izandako inguruetan ibili ziren menditik.  Eguraldi kaxkarrarekin ibilaldia hasi bazuten ere, eguraldia ez zen traba izan inguru zoragarri horiek ezagutzeko. Giroa izugarria izan zen taldekideen artean eta, gainontzeko ikastetxeko taldeekin ere gustura ibili ziren elkarrekin.  Taldean txikiak, gazteak  eta ez hain gazte direnak  primeran ibili ziren maldan gora, behera, bizkarrean, korrika, jolasten, ….

Ibilaldia amaitu ondoren Deustuko  La Sallen bazkaldu zuten, eta….hori bakarrik ez, bapo bazkaldu, umeekin jolastu eta…dantzatu!!
 
Izugarri  gustura, hurrengorarte.
 

MENDIAN GORA LSB TALDEA