LSBko Urrats-Bat proiektuak TKGune Saria irabazi du

2017/11/01

Andoain, 2017ko urriaren 30a. La Salle Berrozpe ikastetxearen ekintzailetza-proiektuak, gaur egun Keyway Chaveteros SL izena duenak, beste sari bat irabazi du: IV. TKGune Saria. Proiektuak sari bat lortu zuen joan den ekainean, hain zuzen ere Euskadiko Lanbide Heziketako ekintzailetza aintzatesteko Urrats-Bat saria. Oraingo hau, berriz, gazteentzako enpresa-ideien TKGune Sarien IV. edizioan iritsi zaio. Horren bidez, Keyway enpresaren sustatzaileetako batek 2.500 euro, 40 orduko berariazko prestakuntza eta 100 orduko aholkularitza eskuratuko ditu, mataderak egiteko makina eraginkorrago bat garatzeko.  

Keyway Chaveteros SL enpresak Asteasun du egoitza, eta 2015-2016 ikasturtean sortu zen La Salle Berrozpe ikastetxean, non Urrats-Bat programak tutoretza eman zien hiru sustatzaileei, gaur egun ikastetxeko ikasle ohiak diren Iñaki Jimenezi (Mekanizazio bidezko Produkzioa), Maikel Hurtadori  (Produkzio eta Diseinu Mekanikoa) eta Aritz Marcosi (CNC-Tornua). 

 

Partekatu