LH - Ikastaroa: bihotz-biriketako bizkortzea

2017/11/27

La Salle Berrozpeko Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako ikasleek bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko ikastaroa egingo dute DYAren eskutik

PDF file: 

Gipuzkoako DYA elkarteak bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko bederatzi lantegi egingo ditu azaroaren 28tik abenduaren erdialdera bitartean La Salle Berrozpe ikastetxeko Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako ikasleekin. Bederatzi lantegietako bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du eta La Salle Berrozpen bertan eskainiko dituzte azaroaren 28tik abenduaren erdialdera bitartean, euskaraz, 20-25 ikasleko taldeetan eta eskola-ordutegiaren barruan. 

Helburua da ikasleei modu praktikoan erakustea larrialdi-egoeran zer egin behar duten, batez ere konortea galdu duen pertsona bat badute aurrean. Horretarako, ikasleek panpinak edo pelutxeak eramango dituzte, haiekin praktikatzeko. Jarraibideetako batzuk dira 112 telefonora deitzea, konortea galdu duen pertsona postura seguruan jartzea eta oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea egitea.

Saio bakoitzaren hasiera eta amaiera orduak hauek izango dira: 15:00tan hasi eta 16:30tan amaitu.

  • 1go maila-A: AZAROAK 28

  • 1go maila-B: AZAROAK 29
  • 1go maila-D: AZAROAK 30
  • 2. maila-A:  ABENDUAK 1
  • 2. maila-B:  ABENDUAK 4
  • 2. maila-D:  ABENDUAK 5
  • 3. maila-A:  ABENDUAK 11
  • 3. maila-B:  ABENDUAK 12 
  • 3. maila-D:  ABENDUAK 13

 

 

Partekatu