LH - Euskararen asteko jarduerak

Euskararen aste honetan ekintza ugari izan ditugu Lehen Hezkuntzan. Bertso saioa, Lorratzak taldekoen bisita, jolasak eta nola ez, amaiera ederra eman genion ostiralean talo janarekin.

Ikasle guztiek txokolatezko talo gozo bat jan zuten eskolako guraso, irakasle eta laguntzaileei esker. Giro polit-polita izan genuen ikastetxeko jolastokian.

Jarrai dezagun euskaraz hitz egiten eta hizkuntzarekin gozatzen.

BIHOTZEKO HOTSA, EUSKARAREN AHOTSA