Lanbide heziketa DUALa

Lanbide Heziketaz hitz egiterakoan, azkeneko hiruz-palau urte hauetan DUALA hitza askotan ari gara entzuten. Baina….zer dago hitz horren atzean? Zer da DUALA? Nola antolatzen da La Salle Berrozpen?
 
La Salle Berrozpentzat erronka bat da eta dena ondo lotuta dugu emaitzak paregabeak izateko, gehienetan bigarren mailarekin lotuta daude. Irakasleak beti prest daude ibilbide honetan ikasleari behar duen laguntza emateko.
 
DUALAk, Lanbide Ikasketak egiten ari diren bitartean, Enpresetan  ikasketa horiei buruzko epe luzeko  lan praktikak egitea ahalbidetu du, legezko marko baten barruan, noski.
DUALAK eskatzen du ikasketa prozesua egiten ari den momentu berean, ikasketa horiek praktikoak bihurtzea, esperimentatzea, ikasitakoa indartzea eta hobetzea noski. Eta epe luzeko denboraldi batean, urtebete gehienetan. 
 
Gazteek lan handia egin behar dute: ikasketa plan osoa gainditu eta era berean enpresetan lan egin. Eskakizun handikoa da esperientzi hau. Ikasturtean zehar, gazteek Lanbide Ikastetxean formazioa hartzen jarraituko dute (25 ordu astero) eta, arratsaldez, enpresan lanean (lau bat ordu, gutxienez). Oporretan, enpresan lanean arituko dira lanaldi  osoan. Urtebete batean, %25a ikasten arituko dira (gutxienez) eta %75 lanean.
 
Hau legezkoa izan ahal izateko, bi modalitate daude:
 
PRESTAKUNTZA eta IKASKUNTZARAKO LAN KONTRATUA. Kasu honetan, enpresak eta gazteak sinatuko dute “lan kontratu” bat, urtebeteko lan kontratua. Enpresak antolatuko du gazte-langilearen ordutegia ikasturtean zehar aipatutako %25eko lanbide ikasketak ahalbidetzeko (klase orduak normalean goizez izaten dira).
Enpresak formazioan dagoen gazte bat izango du trebatzeko, ekoizpen prozesuan bete betean lan egiteko eta oso ondo ezagutzeko  urte oso batean. Era berean, enpresak gaztearen monitore bat izendatuko du gaztearen jarraipenaz arduratzeko. Kontratu hau egiteagatik, enpresak pizgarri batzuk jasoko ditu.
 
Gazteak, lan esperientziarik gabekoa gehienetan, urtebeteko lehenengo  lan kontratua lortuko du, horrek ekarriko dizkion eskubide guztiekin (soldata, oporrak, langabezi sorospena…), edozein langileri dagozkion moduan. Era berean, ikasketak eta lan mundua erabat uztartuko ditu eta lan esperientzia handia jasoko du. Langile moduan nolakoa den agerian geratuko da, eta enpresan posturen bat bete behar izanez gero, lehentasuna berak izango luke. Lanbide Heziketa Ikasketetan egin behar den “Enpresetan Lan Praktikak”  gainditutzat  emango zaizkio.
 
Lanbide Ikastetxeak, La SalleBerrozpek, gaztearen jarraipena egingo du:  gazte bakoitzak irakasle tutore bat izango du eta enpresak izendatutako monitorearekin 
harremanetan egongo da, kontratuak irauten duen bitartean. Horrekin batera, eta harremanak estuak direlako, ikasleak enpresaren beharrak ezagutuko ditu  eta formazio jarduerak hobetzeko aukera izango du.
 
BEKA. Orain arte aipatutako ia guztia berdina izango da. Aldaketa bakarra, eta garrantzitsua dudarik gabe ez duela, lan kontraturik izango. Beka moduan gazteak enpresarengandik diru kopuru bat jasoko du ( Gutxieneko Soldata Interprofesiolana baino txikiagoa ezin da izan). Gainontzeko guztia, berdin-berdina izango da.
 
DUALAk eskaintzen duen aukera paregabea da, dudarik gabe, eta gazteentzat aukera aparta, noski.
 
La SalleBerrozpek enpresekin harreman estua du. 4 urte daramatza ikastetxeko erdi mailako (elektromekanika mantentzea eta soldadura) eta goi mailako (mekanikako diseinua,mekanikako produkzioa, elektronika eta administratiboa) ikasleei DUALA eskaintzen.  Ikasleentzat oso esperientzi ona eta aberatsa da, gehienetan enpresan lanean gelditzea lortzen dutelako. 
 
La SalleBerrozpek eskualdeko enpresekin lan egiten du.Ikasturte honetan ( 2016/2017) hauek dira La Salle Berrozpeko Lanbide Hezkuntzatik lortutakoen datuak: 55 enpresekin sinatutako modalitate desberdinetako akordioak, gazteak lan egiteko, horien artean 4 atzerrian ( Malta, Irlandan 2, Praga).