Lanbide heziketa - 4.0 pertsonak eztabaida

2017/11/24

HETELeko 300 ikasle eta irakasle baino gehiago eta 21 enpresa elkartuko dira 4.0 pertsonek izan beharreko profila aztertzeko, Europako LH Astean antolatutako jardunaldian

Bukatu berri den aste honetan HETEL elkarteko ikastetxeek "Hiruki Teknologikoak" ekimena ospatu dute eta LSBk ere parte hartu du bertan.

300 ikasle eta irakasle eta 21 enpresa 4.0 pertsonek izan behar dituzten gaitasunei, baloreei eta funtsezko jarrerei buruz aritu dira. Eztabaidak gune ezberdinetak burutu dira eta ateratzen diren ondorioak baliagarriak izango dira etorkizuenari begira, ikastetxeetan hobetu beharreko alderdiak lantzeko.

Hausnarketarako eta elkarrizketarako ikasleak, enpresak eta irakasleak elkartu dira eta ondoko galderen inguruan arit dira:

  • Testuinguru aldakorrean, zeintzuk dira pertsonek izan behar dituzten funtsezko trebetasunak?
  • Gaitasun horiek LHko ikastetxean eskura al daitezke?
  • Kontratu berria giteko orduan, pertsonaren zein balore hartu behar dira kontuan?
  • Ingelesaz gain, zein beste trebetasun dira beharrezkoak bizi dugun kulturartekotasun honetan?
  • Zuen iritziz zein jarrera izan behar dute etorkizuneko langileek?

Elkarrizketa sustatzeaz gain, jardunaldi horiek ere baditzute beste helburu batzuk: lankidetzan sakontzea eta ideiak trukatzea eta partaideen potentziala aprobetxatzea ere badaude topaketa hauen oinarrizko jatorrian.

Aurtengo partaidetza arrakastatsua izan da eta maila berekoak espero ditugu ondorioak ere. Eskerrik asko parte hartu duten ikasle, irakasle eta enpresei.

 

Partekatu