LAGUNDU LAGUNTZEN, mila esker denei!!

 Egin dugu martxa. Bikaina, arrakastatsua.

Goizeko 8etan atera gara La Salletik eta pixkanaka eta eguraldia lagun izan ez dugun arren, aurrera egin dugu. Urnieta, Hernani, Astigarraga, Martutene, Loiola eta Anoetako estadioa. Hori izan da gure ibilbidea. 

120 pertsona inguru elkartu gara eta beste hamar bat antolaketa lanetan. Mila esker denei!!

Anoetan estadiora iristerako prest genuen hamaiketakoa denentzat. Zoragarria. Aurretik ekitaldi xume bat egin dugu ASPANOGI elkartekoei jostailuak eta DVDak emateko. Emozioz betetako unea izan da eta guztiak pozik.

Bereziki eskertu nahi diegu martxa hau aurrera ateratzeko laguntza eskaini duten Andoaingo merkatariei, DYAri, Andoaingo udaltzainei,...

MILA ESKER DENEI!!!