LA SALLE MENDI TALDEEN TOPAKETA 2015

IRUNGO LA SALLE

Joan  den igandean ikastetxeko familia, ikasle, irakasle eta lagun talde bat Jaizkibel eta Guadalupe inguruetan ibili ziren menditik.  Eguraldi kaxkarrarekin hasi bazuten ere ibilaldia, eguraldia ez zen traba izan inguru zoragarri hauek ezagutzeko. Giroa izugarria izan zen taldekideen artean eta, gainontzeko ikastetxeko taldeekin ere gustura ibili ziren elkarrekin.

Guadalupeko zelaietan hamaiketako ederra jan eta gero pixkanaka Higerreko itsas argira bueltatu ziren. Taldean txikiak eta ez hain txikiak  primeran ibili ziren aldapan gora, behera, bizkarrean, korrika, ….

Ibilaldia amaitu eta gero Irungo La Sallen bazkaldu zuten, eta….hori bakarrik ez, bapo bazkaldu, umeekin jolastu eta…dantzatu!!

Izugarri  gustura, hurrengo arte.