La Salle Berrozpeko ikasle bat, Worldskills Olinpiadetan

Iker Rodriguez ikaslea eta  Xabi Puertas irakaslea abuztuaren 5ean abiatuko dira Sao Paulorantz, oraingo  honetan, abuztuaren 11 eta 15a bitartean Brasilen ospatuko den, WorldSkills delako mundu mailako Lanbide Hezkuntzako lehiaketan parte hartzeko. 

Iker-ek La Salle Berrozpen amaitu berri du Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko Gradua, eta iazko maiatzaren  6 eta 8a bitartean Madrilen ospatu ziren estatu mailako Lanbide Hezkuntzako ikastetxeen arteko olinpiadetan, urrezko domina jaso zuen Diseinu Mekanikoaren alorrean.  

Lehiaketara zuzendutako prestaketan, La Salle Berrozpeko Xabi Puertas irakaslearen aholkularitzaz gain, LSB-ko ikasle ohiak eta, hurrenez hurren, 2011 eta 2013an Diseinu Mekanikoan Spainskills saria jaso izan duten  Gaizka Dominguez eta Andoni Portilloren aholkuak  jaso izan ditu Iker Rodriguezek.