La Salle Berrozpek hondakinen eta tresna elektroniko eta elektrikoen bilketa jarriko du abian aste honetan.

Ekimen hau Lego proiektuaren barnean dago, hain zuzen ere, ikasleek abenduan Euskadiko txapelketara aurkeztuko duten RAEES

Auzokoentzako  baliogabeak diren tresna elektriko eta elektronikoak bilduko dutu ikastetxean datorren astean zehar.

Ikastetxe barnean horretarako jarriko diren edukiontzietan egingo da bilketa. Ondoren, Indumetal Recyling enpresa izango da bildutakoaren logistika eta tratamendu egokiaz arduratuko dena. 

Plantxa zahar bat, tonerra aldatzen ez diodan inprimagailua, erabiltzen ez dugun jostailu bat, ez dabilen telebista zaharra… Bilatu etxean, eta balio ez duen tresna elektriko edo elektronikoren bat baduzu, ez bota zaborrontzira, eta ez eraman Garbigunera ere.  Oraingo honetan azaroaren 23 astelehena eta abenduaren 3a bitartean La Salle Berrozpe ikastetxera eraman dezakezu. 

Ekimen honek tresna hauetako materialak, hauetako asko oso arriskutsuak izateagatik egokitasunez bildu eta kudeatu beharrekoak, birziklatu eta berreskuratzeak daukan garrantziaz gizarteari jakinaraztea du helburu. Hortaz, ikasleek material hauek biltzeko edukiontziak jarriko dituzte ikastetxean eta aste betearen buruan, kudeatu egingo dituzte - Indumetal Recycling enpresa eta Andoaingo Udalarekin lankidetzarekin,-gizakien osasuna, ingurumena eta tresnetako lehen-gaiak berreskuratzearen babesa bermatuz.  

Izan ere, abenduan Euskadiko First Lego League txapelketan parte hartuko duten, Andoaingo La Salle Berrozpeko 12 eta 16 urte bitarteko 8 ikasle izan dira RAEES-en bilketa kanpaina hau abian jarri dutenak. Ekimen hau, abenduan LEGO txapelketan aurkeztuko duten proiektuaren parte da, eta aurten La Salle Berrozpeko taldea RAEES-i buruzko proiektuarekin aurkeztuko da.  Hain zuzen ere,  “Trash Trek” deituriko erronkaki hondakinak kudeatzeko era berriak bilatzeko lanean egingo die desafio. Hortaz, proiektu zientifiko honen zeregina hondakin gutxiago sortzea edo sortzen ditugunak beste era batera tratatzea izango da.  

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko  LSBideluze taldea izan da Euskadiko First Lego League  (FLL) txapelketako  2013ko txapelduna, eta 2014an, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako zientzia eta robotika txapelketarik onena den “Aurkezpen onenaren” saria jaso du .