La Salle - Ama Kandida eguna

La Salle - Ama Kandida eguna
2017/05/16
PDF file: 

Datorren ostiralean, hilak 19, eskolako jaia ospatuko dugu, hots, fundatzaileen eguna, San Juan Bautista La Sallekoa eta Jesusen Santa Kandida Maria . Hori dela  eta, ekintza bereziak izango dira maila guztietan: haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoak eta Heziketa Zikloak.

 
Egun berezia da guretzat, eta LSB osatzen dugunoi bizikidetza-aukera aparta eskaintzen digu. Horretaz gain, langile batzuek eskolan 25 urte lanean betetzen dituztela ospatuko dugu Berrozpeko kaperan eguerdian egingo dugun ospakizunean. Eguna behar bezala borobiltzeko elkarrekin bazkalduko dugu.

Partekatu