Kurtso hasierako irteera

 Urtero bezala, kurtsoa ondo hasteko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok irteeratxo bat egin genuen. Gure etapako kideak bi leku ezberdinetara joan ginen: 1-2-3. mailako ikasle eta irakasleak Etxarrira joan ginen; aldiz, 4-5-6. mailakoak Goiburura.

Giro ezin hobea izan genuen eta harremanak sendotzeko balio izan zigun irteeratxo honek. Ziur gaude honen ondoren gogor ekingo diotela aurtengo ikasturteari.