KANPEZU 2016, MILA ESKER!

Beste urtebetez Kanpezuko esperientziak udara alaitu du edo behintzat egun batzuetako abentura suposatu du La Salle Berrozpek antolatutako kanpaldian parte hartu duten haur eta gazte guztientzat.

Arabako Kanpezuko herrian daukagun lur eremuan antolatzen da Ikastetxeko haurrak gozatzen duten kanpaldia. Aurtengoan berriz herriak primeran jaso gaitu, urte guzti hauetan ohikoa izan den moduan.

Ekainaren amaieran ikasturtea amaitu genuenean udako proeiktua martxan jarri zen.  Aurtengoan 5 txanda izan ditugu eta guztiak oso ondo atera dira. Partaide guztiak oso gustura amaitu dute eta datorren urtean berriz bueltatzeko gogoarekin geratu dira.

Kanpaldiko jolasak, kirolak, ibilaldiak, eskulanak, igerilekua, ibaia, herri jolasak, ginkanak, gaubelak…. Denetatik izan dugu txanda guztietan zehar.

Azpimarratzekoak aurtengo berrikuntzak: Holi festa, “Hi selfie!”, “Antzinako futbola”, “Gran Prix gaubela”, “Beldur gaua”, “Omako basoa” …besteen artean oso harrera ona izan dute. Baita ere betiko klasikoak: Txilibito jolasa, Kutxa majikoa, Nun do wally?,  Olinpiadak, Txitxiburduntzia eta inguruan egiten diren irteeratxoak.

Txanda desberdinak antolatzen aritu diren lan taldeak txalotzeko lana egin dute beraien borondate hoberanarekin lana eginez bolondresgo esperientzia aparta honetan.

Antolatzaileen partez eskertu nahi diegu kanpaldia posible egiten duten guztiei: Ikasleak, gurasoak, begiraleak, txandetako arduradunak, furgoneta arduradunak, sukaldariak, montatzen eta desmontatzen laguntzen diguten guztioi. Modu berezian eskertu Ikastetxeak, Guraso Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dizkiguten laguntzak.