Jon Karla Lizeagaren hitzaldia Basteron

2017/04/06

 Joan den astezkenean,  Basteron,  Jon Karla Lizeagak hitzaldia eskeini zigun.  Jon Karlak hainbat kirolari profesionalen entrenatzailea izan da, eta orain ADEGIN coach lanetan ari da. HHZZtako 1.mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiak bertaratu ziren.

Hitzaldiak, gazteei lan merkatuko eta, oro har, bizitzako erronka berriei aurre egiteko jarrera positiboa helaraztea zuen helburu. “HETEL Abantean” lelopean Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeekin partekatzen dugun jarrera bat da.

Jon Karla Lizeagak berehala bereganatu zuen bai ikasleen baita irakasleen  arreta. Honek, hitzaldia gustura entzuteko eta mezuaren esanahia erraz ulertzeko balio izan zuen.

Mila esker, parte-hartzaile guztiei, eta batez ere Jon Karla Lizeagari, bere  ilusioz betetako laguntza eskaintzeagatik!

 

 

Partekatu