Izartxo LH Konbibentzietan Beizaman

Aurreko asteburuan, maiatzak 7 eta 8, Izartxo LHko taldekoak Beizaman egon dira konbibentzietan! Sekulako giroa egon da hasieratik amaiera arte. Bertan jolasak, eskulanak, eta kirol desberdinak egin zituzten 3., 4., 5. eta 6. mailako 50 ikasle inguruk 10 begiraleen laguntzarekin.

Xabierren eta Anaren bisita ere jaso zuten eta sukaldari lanetan afari goxoa prestatu zieten guztiei.

Orokorrean ikasleak primerako aukera izan zuten gaua etxetik kanpo igarotzeko eta beraien arteko harremanak sendotzeko!

Hurrengo topaketara arte!