Italiako ikasleak LSB-n E-motive proiektua burutzen

Aurten Andoaingo La Salle Berrozpeko Diseinuko zikloko ikasle batzuk E-motive izeneko proiektu batean parte hartu dute. Proiektu hau Reggio Emiliako ITS MAKER eskolako ikasle batzuekin eta Gasteizko Egibide eskolako ikasleekin egin dute.

Lehenago aurkeztu zen bezala La Salle Berrozpeko ikasleak Italiara joan ziren proiektuari hasiera emateko. Zikloa amaitzeko oraingo honetan ikasle italiarrak Gasteizera eta Andoainera etorri dira. Aste honetan zehar, italiarrak zein euskaldunak aktibitate batzuetan parte hartu dute, adibidez, proiektua aurkeztu eta beranduago proiektuaren defentsa egin behar izan dute irakasleek osatzen zuten epaimahiaren aurrean. 

Baina guztia ez da lana izan, baita ere aukera izan dute Euskadiko hainbat leku garrantzitsuak bisitatzeko, adibidez, Guggenheim museoa eta kontxako badia.

Aste zoragarri hau eta gero non lana eta dibertsioa eduki dute ikasleak italiarrak zein euskaldunak bere egunerokotasunera itzuli dira.