Irakurketarekin gozatzen

Laugarren  mailako ikasleek eskolako txikienei euren gustuko  ipuina irakurtzeko aukera izan dute gaurko honetan. Irakurketarekin gozatzeko helburuarekin  burutu da egitasmo hau eta egia esan, esperientzia ezin hobea izan da, bai txikiak eta handiak oso gustura jardun baitute honetan. Berriz ere errepikatzekotan gara!