Inauteriak Berrozpen

Otsailaren 4ean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek Inauteriak ospatu zituzten. 15:00etan guztiak patioan elkartu ziren. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Kale Txikitik gora abiatu ziren txarangaren doinuekin batera.

1go, 2. eta 3. mailako ikasleak, Haur Hezkuntzakoekin batera, goiko patioan egin zituzten haien dantzak. Aurten “herrialdeak” izan da haien gaia eta andaluzak, polinesiarrak eta egiptoarrak ikusteko aukera izan zuten. 4. 5. eta 6. mailakoak, berriz, txaranga eta dultzaineroen atzetik herriari buelta eman zioten, Goiko Plazan amaiera emanez. Hauek sukaldariz, zirkoz eta “empollones” mozorrotu ziren. Goiko Plazan ziklo bakoitzak Euskal Dantzako 3 abesti dantzatu zituen, Andoaingo beste eskoletako ikasleekin batera.Jantzi guztiak oso koloretsuak eta originalak izan ziren.

Hurrengo egunean, otsailak 5, ikasle bakoitzak nahi izan zuen jantzia eramateko aukera izan zuen eta ikastetxea jantzi ezberdinez bete zen. Kurtso bakoitzak bere dantza egin zuen beste guztien aurrean.

Ziur gaude oso ondo pasa dituzuela aurtengo inauteriak.