Ikasketa bidaiak DBHko 3. maila

LSBko DBH 3ko ikasleak Madrilen eta Toledon

Apirilaren 15, 16 eta 17an DBH3ko ikasleak eta Gautenaren gelako ikasle bat Madrilen eta Toledon izan ziren ikasketa bidaian. Madrilen El Prado eta Reina Sofia museoak bisitatu zituzten,baita alde zaharreko kaleetan ibili, lorategi botanikoan sartu, Plaza del Sol-eko inguruko dendetan… Toledon sinagoga bat (“el tránsito”), katedrala eta Espainiako mezkitarik zaharrena (“El Cristo de la luz”) ikusteko aukera izan zuten. Eguraldiak lagun, batetik bestera geratu gabe ibili ziren, lagunarteko giro jatorrean.