I. Patata jaurtiketa lehiaketa

 

Pasa den astean,Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleek urteko lehen erronkari aurre egin zioten. Lehen mailako eta bigarren mailako ikasleek nahasturik osatuko 7 ekipoek elkarlanean burutu zuten lehenengo erronka hau, era honetan gaur egun enpresetan hain funtsezkoa den ekipoko lana bultzatuz. Taldeen egituraketa honekin bi mailen arteko konexioa eta elkarrekintza sustatu zen eta lehen mailakoak bigarren mailakoen laguntzaz ETHAZI metodologian lehen urratsak emateko balio izan zuen.

Erronkako betebeharra patata jaurtigailu bat diseinatzea eta fabrikatzea izan zen, patata ahalik eta urrutien botako zuena, ondoren jaurtigailu guztiekin lehiaketa bat burutu zelarik eta beste zikloetako ikasleek ere ikusle eta epaimahai bezala parte hartu zutelarik. 

Ikasle guztien motibazioa eta ilusioa sekulakoa izan zen hasiera-hasieratik eta lortutako emaitzak ere gogo horren isladaren adinakoak izan ziren, beraietako bakoitza suertatu zelarik lehiaketako txapeldun ikasitako guztiagatik, beraien artean sortutako harremanagatik eta ikasturteari hain ondo ekiteagatik.

 
ZORIONAK!!!