HHZZ- Soldadura eta diseinokoentzako erronka berria

Goi-mailako Diseinuko zikloko 1. mailako ikasleak eta Erdi-mailako Soldadurako zikloko 1.mailako ikasleak Pelutxe makina bat burutzen ari dira elkarlanean. Diseinuko ikasleek mekanismo pneumatikoa prestatu ondoren eta pelutxe makinaren diseinua burutu ondoren, planoak Soldadurako ikasleei eman eta makinaren estruktura izango dena muntatzen ari dira. Era honetan ziklo ezberdinetako ikasleen kooperazioa lortzen da, enpresa batean bi departamenturen artean egon daitekeen erlazioa simulatuz. Makina guztia datorren ekainaren 10ean ospatuko den familia egunerako bukatuta egotea espero da, bertaratuko diren haur eta gazteen gozagarri.