HH- Patioa eta lorategia ikusteko festa egin dugu Haur Hezkuntzan!

Aurten, gure patioa eta lorategia txukuntzea izan da guztion helburuetako bat. Haurrek, eskulanak, haziak landatu, landareak zaindu eta gauza desberdinak egin dituzte jolastokia apaintzeko eta atzo, gurasoei erakutsi genizkien. Horretarako, Urki dantza taldearen laguntzarekin, dantza polit bat egin genuen guztien artean, guraso eta haurrak parte hartuz. Ondoren, bakoitzak egindako lana ilusio osoz bere familiako kideekin partekatzeko aukera izan zuen.