HH - "Baserria" proiektuaren hasiera

2017/11/06

Gaur goizean, proiektu berri bati hasiera eman diogu: "BASERRIA"

Horretarako, gertuko txalapartari eta trikitilarien laguntza izan dugu eta eskolako sarrera ederki girotu dute. Ikasle, guraso eta irakasleek kalejira polita egin dute.

Gogo handiz hasiko dira geletan baserriaren inguruko gaiak aztertzen eta ikasten eta seguruenik laister jakingo dituzuela gauza gehiago...

"Ni bizi naiz baserrian, animalien erdian..."

Partekatu