HH - 2 urtekoen abesti tailerra

2017/12/04

Bi urteko famili eta haurrentzat zuzendutako abesti tailerra egin da gaur arratsaldean. 

Gelan, eguneroko errutina eta ekintzekin batera, musika eta abesti pila lantzen dira. Etxean ere, ziurrenik, haurrek abestu eta dantzatuko dituztela, baina gurasoek jakiteko zein abesti, keinu edo dantza egiten dituzten, 2 urteko irakasleek taldean landu dituzte famili eta haurrekin batera. 

Tarte ederra igaro dute guztiok abestiak ezagutzen eta ikasten, txikienek handienei erakusten!

Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik! Famili ugari hurbildu dira eta!

Partekatu