HAUR HEZKUNTZA

LA SALLE BERROZPEREN ESKAINTZA ZABALA HAUR HEZKUNTZAN HASTEN DA.

Ikasle bakoitza izaki globala da eta  bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak.

Euskal kulturan eta hizkuntzan  errotzen den hezkuntza da.

  • D ereduko hezkuntza ematen duena.
  • Euskara, ikasteko baliabidea duena.
  • Euskara, komunikatzeko tresna duena. 

Herriko eskola gara, herrian txertatuta.

  • Gure bazterrak eta ohiturak ezagutzen ditugu.
  • Herriko jaietan parte hartzen dugu.
  • Herriarentzat ekintzak egiten ditugu. 

Irakasle talde dinamikoa.

  • Berritzaileak eta etengabeko formakuntzan.
  • Familia eta ikasleei bakarkako arreta eskeintzen duena.
  • Haurrak eskolara pozik etortzea helburua duena. 

Metodologiari dagokionez, proiektu pedagogikoak lantzen ditugu.

Haurren interesak hartzen ditugu abiapuntutzat eta haur bakoitzaren erritmo jarraitzen eta errespetatzen saiatzen gara. Haurrek, esperimentatuz ikasten dute.

 

GURE METODOLOGIA