GURE EGUNEROKOA, bisitak ordutegiaren barruan

La Salle Berrozpe ikastetxeak hiru egunetan zehar bisitaldi praktikoak antolatzen ditu 2013 eta 2014an jaiotako umeak dauzkaten gurasoentzako.

La Salle Berrozpeko proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren funtzionamenduaren berri familiei ematea da bisitaldi hauen helburua, gardentasun osoz.

Guraso askori gustatuko litzaieke seme-alabak ikasgelan nola moldatzen diren ikustea, zer ikasten duten eta zein den irakasleekin eta ikaskideekin duten harremana. Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak aukera hau eskaintzen die 2013 eta 2014 urteetan jaiotako haurren gurasoei, hau da, gardentasunez eta proiektuetan oinarritutako metodologia berritzailea erabiliz, egunez egun ikasleek eta irakasleek ikasgelan egiten duten lana ikusteko aukera.

Jarduera hauetan parte hartzeko interesa daukaten gurasoek astelehena urtarrilak 25, asteartea urtarrilak 26 edota asteazkena urtarrilak 27an, goizez 9:45etik aurrera edo arratsaldez 14:45etik aurrera joan ahalko dute ikastetxera. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxeko telefono honetan:   943· 59 05 57 edota  lsbandoain@lasalleberrozpe.com. helbide elektroniko bidez.