Gautenako irakasleen eta hezitzaileen bisita DBH1 mailako geletara

Ikasle horiekin duten harremana sendotzen lagunduko dieten pista asko eman zizkieten.

Aurreko honetan zehar Gautenako gela egonkorreko irakasle eta hezitzaileak izan ziren DBH 1 mailako ikasleei, gela egonkorrean dauden ikasleen inguruan hitzegiten. Oso ondo azaldu zizkieten bakoitzaren ezaugarriak eta ikasle hauekin duten harremana sendotzen lagunduko dieten pista asko eman zizkieten. Bide batez pasa den igandean  autismoa duten ume eta senideei elkartasuna adierazteko Donostian egin den Martxa Urdinaren berri ere eman zieten.