Gamesa enpresara bisita!

Aurreko astean Mekanikako eta Diseinuko Goi Mailako Zikloko lehenengo mailako ikasleak Asteasuko Gamesa enpresara bixita egin zuten. Gamesa inguruko enpresa garrantzitsuenetakoa da, hainbat La Salleko ikasle edukiz bertan praktiketan urtero. Bertako hiru pabeloi bixitatu zituzten: mekanizaziora zentratutako bi eta, hirugarrena, egindako piezei aplikatzen zaizkien tratamendu termikoetara zentratutakoa ikusiz.

Bixita oso interesgarria izan da, beraiek eskolan lantzen dutena errealitatean non eta nola aplikatzen dutena ikusiz, enpresa baten funtzionamendua barrutik aztertu eta gerora beraiek ikasten ari direna ikasi duten jendeak nola lan egiten duen ikusiz. Eta norka daki, agian hemendik urte batzuetara beraien lantegia izango dena ezagutuz!