#fratelliproject

2017/10/24

 Aste honetan izango ditugu sensibilizazio saioak La Salleren Gobernuz Kanpoko Erakunde den PROEGA (Proeiktu eta Garapena)-ren eskutik.

Aurten bereziki, Libanon Siria eta Irakeko errefuxiatu eta iheslari hau eta gazteei laguntza eta babesa ematekoLa Salle eta Marista elkargoek eratua duten "Fratelli" egitasmoaren bidez izango da. Bertan lanean ari den Andres Porras salletar anaiak eman digu hango berri zuzen zuzenean eta horri esker ezagutu ahal izan dugu gertutik han gertatzen ari dena eta geure adineko gazteek jasaten duten egoera kritikoa.

Orain geure esku dago proiektuari babesa eman eta heziketaren bidez, gerratatik ihesi doazen ehundaka eta milaka gazteri aukera berri bat ematea.

Izan gaitezen anaikide @fratelliproject

Partekatu