Familia Eguna ikusgarria

Larunbatean, ekainak 10, Familia Eguna ospatu genuen ikastetxean. Bertan ikasleak, gurasoak, irakasleak egon ziren ekintza ezberdinetan parte hartuz. Hasteko goizeko ospakizuna izan genuen Berrozpen eta Gora Kaletxiki txarangaren eskutik gora igo ginen. Bertan pregoia bota, kermessea, makillajea, partidu ezberdinak egin ziren.

Indarrak berreskuratzeko bazkari goxo-goxoa izan genuen, paella bikaina. Arratsaldea aurrera joan ahala kurtso eta eskolaz kanpoko ekintza bakoitzak bere ikuskizuna eskaini ziguten eta, arratsaldea amaitzeko magia ikuskizuna egon zen..

Eguna Izartxoko gaubelarekin amaitu genuen. Bertan jende pila bat dantzan aritu zen berandura arte.

Egun borobila izan zen eta jendeak pila batek disfrutatu zuen. Hurrengo urtean gehiago!!